Tuesday 21 April 2009




Merkataritza
Erosketak egitera...
Ez da erraza Tolosako alde zaharreko kale artetik eta bertako zabalgune ederretik paseatzen ibiltzea denda bakar batera sartu gabe. Tolosako komertzioa erakargarria da oso: anitza, kalitatezkoa, profesionaltasuna eta aldi berean harrera ona bezain atsegina eskaintzen duena. Horrelakoa da Tolosaldean topatuko duzun merkataritza eskaintza.
Tolosa, hiri komertziala
Historian zehar, Tolosak izan duen garrantzi merkatariagatik ezezik, gaur egun Tolosa 500 saltoki ingururekin, herri merkatari garrantzitsua da. Bere ondare historiko eta kulturalaz gain, Tolosan ohizko merkataritza minoristak dakartzan abantailekin egingo duzu topo, non arreta zuzena eta gertutasuna diren aurkezpen txartelik hoberena. Tolosako bi gune merkatari nagusi ditu: Alde Zaharra batetik eta zabalgunea bestetik.

Azle Zaharreko edo herrigune historikoko Rondilla kalea, Korreo eta Arostegieta kaleetan daude taberna eta jatetxe gehienak, baita denda ugari eta inportanteak ere: janari-dendak, arropa-dendak, zapata-dendak, jostailu-dendak, harategiak… Halaber, Zabaldunean mota askotako dendak daude, hala nola, arropa-dendak, bankuak, umeentzako arropa-dendak, harategiak eta arrandegiak, kafetegiak, okindegiak eta gozotegiak.

Larunbatero merkatua egiten da Tolosan
Tolosako azoka larunbatero egiten da antzinatik eta Euskal Herriko azoka ezagunen artean dago. Kanpoko hiru gune desberdinetan kokatuta, herriaren erdialde osoak azoka handi baten itxura hartzen du larunbatero. Zerkausia izeneko barrutiak, esaterako, bertako produktuak saltzen dira; Berdura plazan, landare eta lore azoka ikus daiteke, eta Euskal Herri plazan, berriz, kanpoko produktuak eta jantziak jartzen dira salgai.
Azoka bereziak
Gainera, urtean zehar hainbat azoka berezi ere antolatzen da, sasoiko produktuei bezala era monografikoan aukeratutako gaien inguruan: zuhaitz eta landareak, gozokia, azoka ekologikoa, San Joan eta Eguberrietako azoka bereziak, babarruna, gazta, etab.

No comments: