Tuesday 16 November 2010

Ehiza



Ehizaren aldeko eta kontrako jarrerek eztabaida beroak sortzen dituzte. Aldekoek eskubide bat bezala defendatzen duten bitartean, kontrakoek ingurugiroaren eta etikaren aurkako iharduera bezala konsideratu dute. Azken hauei ez zaie arrazoirik falta, ehizak (edo ehizatzeko modu batzuek) makina bat hondamendi eragin baitu. Gutxitan planteatu izan da, ordea, ehizak ingurune bateko balio naturala mantentzeko edota hobetzeko balio dezakeela, ehiztarien interesa lurralde batean ahalik eta ehiztari gehien izatea baita. Horretarako modu berekoia bada ere, ehiztariek ingurunea egoera onean mantentzearen eta populazio basatien iraupena bermatzearen beharraz jabetu behar dute eta, batez ere, nekazari eta lur-jabe diren ehiztariak: azken finean, beraiek baitira lur horietan egingo den kudeaketaren arduradunak. helburu hori lortzeko populazioen eta habitataren kudeaketa egokia beharrezkoa da, espezie bat mantentzeak bere habitataren kontserbazioa eskatzen baitu.

Honez gain, ehizak nekazaritzaren krisia arintzeko ere balio dezake. Izan ere, ehiza-iharduera errentagarriak ez diren lurraldeen erabilera alternatibo edo osagarria izan daiteke. Picos de Europan, ehiza larriaren bidez lortutako diru-sarrerak bertako herrixkentzat garrantzi ekonomiko handia du. euskal Herrian, Koartangoko ehiza-esparru soziala nekazaritzaren aktibitate osagarri garrantzitsu bihurtu da.

Elkarrizketa:

Ehizaren alde dagoenari: Xanti Nazabal

-Gustuko duzu ehiza?Bai,noski
-Zergaitik duzu gustuko ehiza?Naturaz gozatzea.
-Zenbat urterekin hasi zinen?8-9 urterekin.
-Zenekin hasi zinen?Nire aitarekin, bere atzetik joeten nintzen pixkabat ikastera.
-Zer da ehizatik gehien gustatzen zaizuna?Ehizatutako animaliak jatea.
-Animaliak hiltzea gogoko al duzu?Gero probetxua ateratzen badiozu,bestela ez
-Zer ehizatzen duzu normalean?Birigarroak eta Zozoak

Ehizaren kontra dagoenari: Ibai Julian

-Ehizaren alde al zaude?Ez,ez nago ehizaren alde
-Zergatik ez duzu gogoko?Izaki bizidunak behar gabe iltzen direlako
-Ehiza naturarekin lotuko al zenuke?Ez, naiz eta gendeak horrekin lotu nik afizio eta denborapasa gisa erabiltzen den ekintza bezela ikusten dut, hau da, animaliak akatu dibertsioarengatik.
-Batzuek bakarrik bizirateko beharrekoa ehizatzen dute zer iruditzen zaizu?Hori ezait ez ondo ez gaizki iruditzen.Hala ere ez nago animalien sufrimentu eta ilketaren alde gizakion burua beste izaki bizidunen gainetik dugulako eta ez da hala.Horrekin esan nahi dut gizaki bat iltzen bada bere hiltzailearen zigorra izugarri altua da, berriz egunero milaka eta milaka animali hiltzen dituzte egunero plazer utsez, gaur egun beste hainbat nutrizio irtenbide bai daude.