Thursday 23 April 2009


Angel Gabilondo,Espainiako Hezkuntza Ministro berria,Donostiarra da. Horrek esan nahi du euskararen ezagupen minimo bat duela,hori uste genuen geuk ere,Hezkuntza Ministerioko web horrian sartu haurretik. Sartzean honako ezuzteko hau hartu dugu,testu honetan ikusten den bezela :

"Hezkuntzaren ministroa, Ángel Gabilondo, ha inuagurado en la apirilaren 21eko, astearteko, bihar, Cristalen Pabiloian de gertatzen den la Lanbide Heziketarena Madrileko Casa de Campo ere datorren larunbatean 25.

Bat etorriz gertaera honekin eta honetan FPAREN Espainiako Olinpiada ordezkariak ospatzen da autonomia erkidegoen gure herrialdeari errepresentatzeko nazioarteko Olinpiadetan lehiatzen dute zein gertatuko dira en Calgary (Kanada) 2009ko irailean."


ZER GERTATZEN DA?
Ez zaigu ondo iruditzen Angel Gabilondok euskara horrela aurkeztea .

Tuesday 21 April 2009




Merkataritza
Erosketak egitera...
Ez da erraza Tolosako alde zaharreko kale artetik eta bertako zabalgune ederretik paseatzen ibiltzea denda bakar batera sartu gabe. Tolosako komertzioa erakargarria da oso: anitza, kalitatezkoa, profesionaltasuna eta aldi berean harrera ona bezain atsegina eskaintzen duena. Horrelakoa da Tolosaldean topatuko duzun merkataritza eskaintza.
Tolosa, hiri komertziala
Historian zehar, Tolosak izan duen garrantzi merkatariagatik ezezik, gaur egun Tolosa 500 saltoki ingururekin, herri merkatari garrantzitsua da. Bere ondare historiko eta kulturalaz gain, Tolosan ohizko merkataritza minoristak dakartzan abantailekin egingo duzu topo, non arreta zuzena eta gertutasuna diren aurkezpen txartelik hoberena. Tolosako bi gune merkatari nagusi ditu: Alde Zaharra batetik eta zabalgunea bestetik.

Azle Zaharreko edo herrigune historikoko Rondilla kalea, Korreo eta Arostegieta kaleetan daude taberna eta jatetxe gehienak, baita denda ugari eta inportanteak ere: janari-dendak, arropa-dendak, zapata-dendak, jostailu-dendak, harategiak… Halaber, Zabaldunean mota askotako dendak daude, hala nola, arropa-dendak, bankuak, umeentzako arropa-dendak, harategiak eta arrandegiak, kafetegiak, okindegiak eta gozotegiak.

Larunbatero merkatua egiten da Tolosan
Tolosako azoka larunbatero egiten da antzinatik eta Euskal Herriko azoka ezagunen artean dago. Kanpoko hiru gune desberdinetan kokatuta, herriaren erdialde osoak azoka handi baten itxura hartzen du larunbatero. Zerkausia izeneko barrutiak, esaterako, bertako produktuak saltzen dira; Berdura plazan, landare eta lore azoka ikus daiteke, eta Euskal Herri plazan, berriz, kanpoko produktuak eta jantziak jartzen dira salgai.
Azoka bereziak
Gainera, urtean zehar hainbat azoka berezi ere antolatzen da, sasoiko produktuei bezala era monografikoan aukeratutako gaien inguruan: zuhaitz eta landareak, gozokia, azoka ekologikoa, San Joan eta Eguberrietako azoka bereziak, babarruna, gazta, etab.