Thursday 15 November 2012

SARE SOZIALAK



Egunero pertsona gehiago daude sarean. Gu horietako batzuk gara, baina onartu behar dugu nahiko berandu iritsi garela. Hainbat aukera eskaintzen dizkigu internetek: informazioa bilatu, kontaktu pertsonala eta lana erraztu, komunikazioa azkartu, etab. Horretaz gain funtzio ludikoago bat badu: blog edo sare sozialak, ziurrenik aukera erabiliena: tuenti, facebook, twitterra dira, baina,  zerrenda amaigabea da.
Gure ikastolan, laskorain ikastolan, inkesta bat egitea erabaki dugu portzentaiak ikus ditzazuen.

Hemen duzue sare sozialei buruz egindako galdeketa baten erantzunak:

DBH4en gehien erabiltzen direnak: Tuenti %70 eta Twitter %30 dira.
Batxiler 2an, berriz,  gehien erabiltzen direnak: Tuenti %75 Twitter %20 eta Facebook %5 dira.
DBH4en mugikorrean interneta dutenak: %85 eta ez dutenak, berriz, %15
Batxiller 2an mugukorrean interneta dutenak: %75 eta ez dutenak, berriz, %25

Ikus dezakegu interneta eta sare sozialak oso zabaldurik daudela gure artean, eta portzentai hauek pixkanaka-pixkanaka igotzen ari direla esan dezakegu.