Tuesday 13 January 2009

EL JONAN DE BARAKA

Gaur egungo gazteen artean zabaltzen ari den moda berri hau, ETB2-ko "VAYA SEMANITA" programatik dator. Pertsonai hau gazteen artean programako gustokoena da(Jonander garcia,alias el Jonan)
Esaera nagusienak honako hauek dira:
-Ese Jonan ahí,eres el puto amo.
-Bua chaval,bua chaval.
-Ke pin ke pan.
-Kemando baraka tumbando aguja.
-Dale ahí dale ahí dale ahí, vale pavo.

Thursday 8 January 2009

0l

Go!azen musikala



Musikala azaroan estrenatu zen. Donostin, Bilbon, Gasteizen eta Iruñan eman zen.Pelikulan, abesti eta koreografia asko sartu ziren. 16 urteko neska-mutil batzuen narrazioa egiten du.Udako barnetegi batean, apaiz batzuk zuzenduta,ezagutzen dira eta hor pasatzen dituzte udako oporrak.
Protagonistak hauek dira:

- IRATI/ Bárbara Rivas (protagonista da)
- GORKA/ Yeray Vázquez (maltzurra eta "pijoa" da)
- DESIRE/ Inma Fernández (bederatzi lagunen artean pinpirinena da)
- LANDA/ Yago Matea (Beñaten lagunik oberena eta klaseko pailazoa da)
- BEÑAT/ Iñigo Azpitarte (protagonista da)
- BALDAR/ Jon Zubieta(Gorka eta Asierren laguna da eta izenak dioen bezala baldarra)
- HÉCTOR/ Pedro Alfonso Vilas (beka bati esker kanpamentuan dagoen mutil pazifikoa)
- LEIRE/ Zulai Plazaola ( ikastun "frikia" da eta ordenagailu zalea da)
- ASIER/ Aitor Saumell (Gorkaren lagun maltzurra da)

Tuesday 6 January 2009



Israelgo armadak Gazaren kontra abenduaren 27-tik izaten ari den eraso militarretan, gero eta hildako gehiago eragiten ari da,batez ere zibilen artean. Bart gauean 30 palestinar inguru hil dira lau misilek NBEren eskola bat jo ondoren. Airetik, itsasotik eta lurretik jarraitzen duelarik erasoak, 650etik gora dira jada hildako herritarrak, eta zaurituak, berriz, 3.000 inguru. Hala ere isrraeldarak ez entzunarenak egiten ari dira palestinarrek egin dien su eten eskaerari.

Kauta

Larunbata 17, Kauta taldekoen kontzertua izango dugu ikusgai bonberenea gaztetxean. Beraien azkeneko lana "Isladak" izenarekin izenpetu dute eta kontzertuan, azkeneko lan honen berri izango dugu.
Gau honetan, bonberenean ibiltzen diren gazteak, lanpeturik ibiliko dira gau osoan zehar, ikusle ugari gerturatuko bait dira.