Thursday 15 November 2012

SARE SOZIALAK



Egunero pertsona gehiago daude sarean. Gu horietako batzuk gara, baina onartu behar dugu nahiko berandu iritsi garela. Hainbat aukera eskaintzen dizkigu internetek: informazioa bilatu, kontaktu pertsonala eta lana erraztu, komunikazioa azkartu, etab. Horretaz gain funtzio ludikoago bat badu: blog edo sare sozialak, ziurrenik aukera erabiliena: tuenti, facebook, twitterra dira, baina,  zerrenda amaigabea da.
Gure ikastolan, laskorain ikastolan, inkesta bat egitea erabaki dugu portzentaiak ikus ditzazuen.

Hemen duzue sare sozialei buruz egindako galdeketa baten erantzunak:

DBH4en gehien erabiltzen direnak: Tuenti %70 eta Twitter %30 dira.
Batxiler 2an, berriz,  gehien erabiltzen direnak: Tuenti %75 Twitter %20 eta Facebook %5 dira.
DBH4en mugikorrean interneta dutenak: %85 eta ez dutenak, berriz, %15
Batxiller 2an mugukorrean interneta dutenak: %75 eta ez dutenak, berriz, %25

Ikus dezakegu interneta eta sare sozialak oso zabaldurik daudela gure artean, eta portzentai hauek pixkanaka-pixkanaka igotzen ari direla esan dezakegu.








Tuesday 16 November 2010

Ehiza



Ehizaren aldeko eta kontrako jarrerek eztabaida beroak sortzen dituzte. Aldekoek eskubide bat bezala defendatzen duten bitartean, kontrakoek ingurugiroaren eta etikaren aurkako iharduera bezala konsideratu dute. Azken hauei ez zaie arrazoirik falta, ehizak (edo ehizatzeko modu batzuek) makina bat hondamendi eragin baitu. Gutxitan planteatu izan da, ordea, ehizak ingurune bateko balio naturala mantentzeko edota hobetzeko balio dezakeela, ehiztarien interesa lurralde batean ahalik eta ehiztari gehien izatea baita. Horretarako modu berekoia bada ere, ehiztariek ingurunea egoera onean mantentzearen eta populazio basatien iraupena bermatzearen beharraz jabetu behar dute eta, batez ere, nekazari eta lur-jabe diren ehiztariak: azken finean, beraiek baitira lur horietan egingo den kudeaketaren arduradunak. helburu hori lortzeko populazioen eta habitataren kudeaketa egokia beharrezkoa da, espezie bat mantentzeak bere habitataren kontserbazioa eskatzen baitu.

Honez gain, ehizak nekazaritzaren krisia arintzeko ere balio dezake. Izan ere, ehiza-iharduera errentagarriak ez diren lurraldeen erabilera alternatibo edo osagarria izan daiteke. Picos de Europan, ehiza larriaren bidez lortutako diru-sarrerak bertako herrixkentzat garrantzi ekonomiko handia du. euskal Herrian, Koartangoko ehiza-esparru soziala nekazaritzaren aktibitate osagarri garrantzitsu bihurtu da.

Elkarrizketa:

Ehizaren alde dagoenari: Xanti Nazabal

-Gustuko duzu ehiza?Bai,noski
-Zergaitik duzu gustuko ehiza?Naturaz gozatzea.
-Zenbat urterekin hasi zinen?8-9 urterekin.
-Zenekin hasi zinen?Nire aitarekin, bere atzetik joeten nintzen pixkabat ikastera.
-Zer da ehizatik gehien gustatzen zaizuna?Ehizatutako animaliak jatea.
-Animaliak hiltzea gogoko al duzu?Gero probetxua ateratzen badiozu,bestela ez
-Zer ehizatzen duzu normalean?Birigarroak eta Zozoak

Ehizaren kontra dagoenari: Ibai Julian

-Ehizaren alde al zaude?Ez,ez nago ehizaren alde
-Zergatik ez duzu gogoko?Izaki bizidunak behar gabe iltzen direlako
-Ehiza naturarekin lotuko al zenuke?Ez, naiz eta gendeak horrekin lotu nik afizio eta denborapasa gisa erabiltzen den ekintza bezela ikusten dut, hau da, animaliak akatu dibertsioarengatik.
-Batzuek bakarrik bizirateko beharrekoa ehizatzen dute zer iruditzen zaizu?Hori ezait ez ondo ez gaizki iruditzen.Hala ere ez nago animalien sufrimentu eta ilketaren alde gizakion burua beste izaki bizidunen gainetik dugulako eta ez da hala.Horrekin esan nahi dut gizaki bat iltzen bada bere hiltzailearen zigorra izugarri altua da, berriz egunero milaka eta milaka animali hiltzen dituzte egunero plazer utsez, gaur egun beste hainbat nutrizio irtenbide bai daude.

Wednesday 26 May 2010

EL CONQUISTADOR DEL FIN DEL MUNDO

Maiatzak 23, igandean izan zen jende asko ikusi zuen CFM-ko final handia. Guztira hogei bat lehiakide pasa ziren, seigarren edizio horretatik. Finalistek familia ikusteko gogo handia zuten patagoniako mendietan denbora asko pasa bait zuten ezagutzen ez zituzten gainerako lehiakideekin. Finalistak, Koldo, Ohiane eta Ekaitz eta Egoitz anaiak izan ziren. Azkenean,proba gogor baten ondoren jakin genuen nor izan zen garailea, Egoitz. Egoitzek Julian Jantziren eskutik jaso zituen 18.000€ ak bere anai Ekaitzekin banatu zituen.

Wednesday 12 May 2010

TELEBISTAREN GARRANTZIA GURE ARTEAN


Gaur egun telebista gure munduan zeinen garrantzitsua den frogatzeko, galdeketa labur bat pasa dugu DBH2 eta 3ko ikasle guztiei. Galdeketaren galderen artean, batek honela zioen: zenbat telebista dituzu etxean?Galdera honetan, emaitza interesgarriak lortu ditugu, esaterako, %26ak telebista bakarra du etxean, %39.6ak berriz bi telebista, % 16.7ak hiru telebista, %7.6ak 4 telebista dituzte eta guztira 5 telebista edo gehiago dutenak gainontzeko guztiak, denera 144 ikasle daudela jakinda.


Beste galderetako bat, aste egunetan eta asteburuetan zenbat ordu egoten garen telebistaren aurrean izan da. Hona hemen erantzunak: 1-2 ordu igarotzen dituztenak 82 dira, 2-3 ordu 45, 3-4 6 pertsona bakarrik, 4-5 ordu 4 pertsonak soilik eta 5 ordu baino gehiago 7k. Asteburuetan ordea, emaitzak gorantz egiten dute, 1-2 ordu 29 pertsonek, 2-3 ordu 37k, 3-4 24 pertsonek, 4-5 22k eta 5 ordu baino gehiago 33 haurrek ikusten dute!




Lierni P, Unai L, Ane U, Ander A, Olaia C.


Tuesday 2 June 2009

LINZA

Jakingo duzuen bezala, udaran Uztailaren 19 tik 26 ra DBH2 eta 3 ko ikasleak Linzara joateko aukera duzue, bertan ekintza ugari egiten dira:eskalada,rapel,tirolina,erreka jaitsiera ,mendi irteera ,orientazioa eta zubi tibetanoa.Pentsatuko duzue oso ekintza arriskutsuak direla baina,bertan esperientzia haundiko begiraleak dira, eta lasai egon ez dago inungo arriskurik.
Espero dugu jende asko animatzea eta ona emen jenderi geien gustatzen zaion ekintzaren bideo bat, erreka jaitsiera.

Thursday 28 May 2009

SOBRON ETA BERTIZ-EKO ABENTURA PARKEAK

Aurten ere urte amaierako irteerak egingo dituzte dbh1 eta dbh2 ko ikasleak. Dbh1-eko ikasleak Sobroneko abentura parkera eta dbh2-ko ikasleak bertiz abentura parkera:

SOBRON:
Araban dago, tolosatik 2 ordu eta 15 minutuetara gutxigorabehera. Abentura dibertigarri ugari daude. Zailtasun ezberdineko proba eta oztopo mordoa 6 zirkuitoetan banandurik, adin guztietara moldatzen direnak; 5 urtetik aurrera. Ekintza ugari daude;

·Kanoa eta Kayak.
·Mendi-ibilaldiak.
·Urpekaritza ibaian.
·Abenturazko eremua.
·Paintball.
·Orientzioa.
·Eskalada rapela eta tirolina.
·Arku-tiroa.
·Ibilaldiak mendiko bizikletan.




BERTIZ:
Nafarroakeskaintzen dizuen aventura parkerik hoberena da, bertizeko aterpean 85 pertsonentzako lekua dago, gurasoekin ere joan daiteke eta une dibertigarriak igaro, zenbait ekintza daude:

·Rafting
·Ur lera
·piragua
·kanoraft
·zintzur jeitsiera
·soka zirkuitoak
·paintball

Thursday 23 April 2009


Angel Gabilondo,Espainiako Hezkuntza Ministro berria,Donostiarra da. Horrek esan nahi du euskararen ezagupen minimo bat duela,hori uste genuen geuk ere,Hezkuntza Ministerioko web horrian sartu haurretik. Sartzean honako ezuzteko hau hartu dugu,testu honetan ikusten den bezela :

"Hezkuntzaren ministroa, Ángel Gabilondo, ha inuagurado en la apirilaren 21eko, astearteko, bihar, Cristalen Pabiloian de gertatzen den la Lanbide Heziketarena Madrileko Casa de Campo ere datorren larunbatean 25.

Bat etorriz gertaera honekin eta honetan FPAREN Espainiako Olinpiada ordezkariak ospatzen da autonomia erkidegoen gure herrialdeari errepresentatzeko nazioarteko Olinpiadetan lehiatzen dute zein gertatuko dira en Calgary (Kanada) 2009ko irailean."


ZER GERTATZEN DA?
Ez zaigu ondo iruditzen Angel Gabilondok euskara horrela aurkeztea .