Thursday 18 December 2008

GABON KANTAK


Gabonak hemen dira! Jarri al duzue dagoeneko jaiotza? Pentsatu al duzu zer eskatu Olentzerori? Urte sasoi hau ilusio handiz itxaroten egon gara denak, batez ere etxeko txikienak. Baina ziur alzaude gabon kantak dakizkizula? Hona hemen guk aukeratutako batzuk:

Alaken
Alaken, alaken, ala pikula tun paire, errespunde la pikula tunpa Jesus Maria Jainkoa zen. (bis)
Adizkideok! Ikusi duzue zelai horietan artzaia, artzai txiki, artzai handi, artzai mutur leuna.
Alaken, alaken...
Haur Eder Baten Bila
Haur eder baten bila gabiltza zoratzen ta izarrak esan digu galdetzeko hemen.
Jangoikoaren herri maite Jerusalen esan zaiguzu laister Jesus non jaio den. (bis)
Izar bat ageri da dizdiraz zeruan, kinuka ari zaigu Gabon gauerdian.
Jangoikoaren herri maite Jerusalen esan zaiguzu laister Jesus non jaio den. (bis)
Olentzero
Olentzero joan zaigu mendira lanera intentzioarekin ikatz egitera. Aditu duenian Jesus jaio dela lasterka etorri da berri ona ematera.
Horra! Horra! Gure Olentzero! Pipa hortzetan duela eserita dago kapoiak ere baditu arraultzatxuakin bihar meriendatzeko botila ardoakin.
Inolaz ezin dugu Olentzero ase bakarrik jan dizkigu hamar txerri gazte. Saiheski ta solomo makina bat este Jesus jaio da eta alaitu zaitezte.
Horra! Horra!...
Gaueko Izar
Gaueko izar argitsuena piztutzeakin batera Haurtxo eder bat etorri zaigu gaur arratsean etxera.
Ordu ezkeroz etxeko denok poztu ta zoratzen gera. Haurra delako zerutik honuntz datorren Jainko berbera.
Alai ta pozik kanta dezagun
haurtxo honen etorrera
gure iluna alaitutzeko
jaio dan argi ederra.
Gaurtik aurrera atzerri hontan
zorionekuak gera
haurra dalako zerutik honuntz
datorren Jainko berbera.
Kanta gehiago jakin nahi izanez gero jo ezazue helbide honetara:
http://www.jalgi.com/olentzero/letrak.htm

No comments: