
Gaur egun telebista gure munduan zeinen garrantzitsua den frogatzeko, galdeketa labur bat pasa dugu DBH2 eta 3ko ikasle guztiei. Galdeketaren galderen artean, batek honela zioen: zenbat telebista dituzu etxean?Galdera honetan, emaitza interesgarriak lortu ditugu, esaterako, %26ak telebista bakarra du etxean, %39.6ak berriz bi telebista, % 16.7ak hiru telebista, %7.6ak 4 telebista dituzte eta guztira 5 telebista edo gehiago dutenak gainontzeko guztiak, denera 144 ikasle daudela jakinda.
Beste galderetako bat, aste egunetan eta asteburuetan zenbat ordu egoten garen telebistaren aurrean izan da. Hona hemen erantzunak: 1-2 ordu igarotzen dituztenak 82 dira, 2-3 ordu 45, 3-4 6 pertsona bakarrik, 4-5 ordu 4 pertsonak soilik eta 5 ordu baino gehiago 7k. Asteburuetan ordea, emaitzak gorantz egiten dute, 1-2 ordu 29 pertsonek, 2-3 ordu 37k, 3-4 24 pertsonek, 4-5 22k eta 5 ordu baino gehiago 33 haurrek ikusten dute!
Lierni P, Unai L, Ane U, Ander A, Olaia C.
1 comment:
interesgarria da benetan!
Post a Comment